Antolaketa

Batzarreko Bozeramailetza

 

 

Edurne Eguino, CHNn osasuna kudeatzeko teknikari gisa lan egiten duen medikua. Alde Zaharreko Auzo Elkarteari eta Gazteluko plazako plataformari bereziki lotutako gizarte-ekintzailea. Iruñeko udal-politikara 2011n iritsi zen, IE koalizioan independente gisa. 2015. urteko legegintzaldian, Gizarte Ekintza eta Garapen Komunitarioko zinegotzi delegatua izan zen, eta, besteak beste, Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuan 5 talde izatetik 8 izatera pasatzea eta Haur eta Nerabeentzako I. Udal Plana onartzea lortu zuen; eta baita Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua udalekotzea ere.

 

Olga Risueño Madrilen jaio zen, baina Tuteran bizi da duela 10 urte. Biologia-zientzietan lizentziaduna, Ingurumen espezialitatea. Ingurumen eta energia-aholkularitzaren arloan egin du lan, nahiz eta azken urteotan elikagaien kalitatean eta segurtasunean espezializatu den. Hainbat gizarte-taldetako kide da, batez ere feminismoan, ekologismoan eta gizartean bazterturik dauden pertsonen arretan. 2015/2019 legegintzaldian Nekazaritza, Mendi, Ingurumen eta Tokiko Agenda 21eko zinegotzia izan zen, bai eta Zerbitzu Kontratatuetakoa ere, Tuterako Udalean. Legegintzaldi honetan Batzarreko zinegotzi eta oposizioko buru da, Izquierda-Ezkerra koalizioaren barruan.

 

Iñigo Rudi. 48 urte, igeltseroa ogibidez, nahiz eta une honetan Batzarren lan egiten duen pertsonetako bat izan. Gazte-gaztetatik gizarte-ekintzailea izan da, eta, horregatik, beste asko bezala, Iruñeko kartzelan sartu zuten, eta Nafarroan garatu diren hainbat gizarte eta politika-ekimenetan parte hartu du. 17 urte zituenetik, mundu bidezkoago eta berdintasunezkoago baten aldeko borrokan konprometitua dago.

 

Zuzendaritza

 

Kontseilu Politikoen arteko zuzendaritza organo gorena da. Ohiko Batzar Orokorrak aukeratzen du, eta gutxienez 10 pertsonak osatua da. Bozeramaileak zehaztea, Batzar Orokorraren hitzarmenak betetzea, lan-taldeen jarduerak koordinatzea, jarduera hauek laguntzea, eta haien arteko informazio trukaketa eta elkarlana ahalbidetzea dira bere lanetako batzuk. Urteko kontuak egitea eta kontuak Batzar Orokorraren onespenaren esku uztea ere bere lana da; errolda kudeatzen du, eta alta edo aldaketen inguruko erabakiak hartzen ditu; ohiko zein ez-ohiko kuotak ezartzen ditu, eta bateraezintasun eta ordainketa erregimena zehazten du. Batzarrerentzat munta berezia duten gaien inguruan kideen artean galdeketa plebiszitarioak deitzeko eskumena duen organoa da.

 

Zuzendaritza osatzen duten pertsonak:

 

Olga Risueño Molina (Bozeramailetza), Iñigo Rudi Jiménez (Bozeramailetza), Edurne Eguino (Bozeramailetza), Marisa Marqués Rodríguez, Andoni Hernández Arana, Màrius Gutiérrez Espinosa, Felisa Otegui Echeverria, Txema Mauleón Etxeberría, Rakel del Pozo Vázquez, Juan Pablo Weigand Poggi, Tere Burgui, Josetxo Arbizu.

 

Kontseilu Politikoa

 

Ohiko Batzar Orokorrak aukeratzen du, kideen artean. Gutxienez 30 pertsonak osatzen dute, Zuzendaritza Koordinatzaileko kideez gain. Batzar Orokorren arteko zuzendaritza organo gorena da.

 

Eztabaidak antolatzea, Batzar Orokorra prestatzea, egoera politikoak eskatutako gaien inguruko erabakiak hartzea, garrantzizko dokumentuak eta urteko aurrekontuak onestea, eta estatutuen behin-behineko aldaketak egitea dira bere lanetako batzuk.

 

Kontu Batzordea

 

Batzarreren eragiketa ekonomikoen ikuskapenaz eta kontrolaz arduratzen da. Kudeaketaren kontu ematen dio Batzar Orokorrari. Kontseilu Politikoak aukeratutako hiru pertsonek osatua da, lau urterako dira aukeratuak.

 

Berme Batzordea

 

Kideen eskubideen defentsaz arduratzen da, eta bere txostena nahitaezkoa da etendura edo kanporatze espedienteak egonez gero. Bere irizpenak lotesleak dira Erakunde osoarentzat. Kontseilu Politikoak lau urterako aukeratutako hiru pertsonak osatua da.

 

Tokiko Batzarrak

 

Batzarreren Tokiko Batzarrak erakundearen oinarriak osatzen ditu, kideek eta zaleek, hain zuzen ere. Batzar bakoitzak erabakitzen ditu bileren maiztasuna eta gaiak. Osatzen duten pertsonen artean, Zuzendaritza Koordinatzailearekin harremana izanen duen arduraduna aukeratzen da.
Batzar hauek burujabetasun osoa dute udal bakoitzerako hautes-zerrendak antolatzeko eta baita hauteskundeetarako aproposak iruditzen zaizkion itunak adosteko ere. Betiere, erakundeak, kasu bakoitzean, ezarritako iritzi orokorrak kontuan hartu beharko ditu.

 

Batzarrak:

 

• Antsoain
• Barañain
• Berriozar
• Burlata
• Eguesibar
• Tutera
• Atarrabia

 

Lantaldeak

 

Batzarrerentzat garrantzitsuak diren gaien inguruko lan taldeetan antolatu gara eraginkorragoak izateko. Talde hauetan, erakundeko kide den nornahi sar daiteke, bere jakintza eta interesen arabera.
Taldeak honako helburuak dituzten lan eremuak dira: Batzarreren bizitza dinamizatzea, eztabaidak eta norbaiten alde egiteko bidea ahalbidetzea, eztabaidetan sakondu eta aurrera egiteko laguntza ematea eta geure proposamen politikoak sortzeko aurrerapausoak ematea.
Modu askotan egin dezakete lan: hitzaldiak proposatu, txostenak egin, eztabaidak sortu, ekintzak proposatu, kideak mobilizatu…
Talde guztiek dute erreferentziazko pertsona bat, Zuzendaritzako kide dena. Pertsona honek Zuzendaritzaren eta taldearen arteko lotura lanak eginen ditu.

 

Lantaldeak:

 

• Ekonomia eta Ogasuna
• Ingurumena/animalien babesa /antimilitarismoa
• Osasuna
• Sindikala
• Eskubide Sozialak
• Hezkuntza eta Kultura
• Euskara
• Kirola eta Gazteria
• Parekidetasuna, Feminismoak, LGTBIQ+
• Bakea eta Elkarbizitza, Memoria Historikoa
• Toki-Administrazioa
• Landa Garapena, Nekazaritza eta Abeltzantza
• Funtzio Publikoa eta Barnekoa