LA IZQUIERDA VASQUISTA DE NAVARRA
BEHARREZKO AHOTSA
twitter  facebook
eu es
Ezker soziala
06-04-2017
COMPARTIR:   twitter  facebook

Ezker soziala

 

 

Nafarroako ezker politikoa eta sindikala garai aunitz bizi izan ditu. Horietan guztietan, ordea, kezka bera izan dugu; defendatzen ditugun gizarte auzietarako talde baliagarria izatea. Horregatik eman diogu garrantzia hausnarketari, bulkada berritzai­leari, konfiantzan oinarrituriko barne kultura demokratikoari. Mugimendu politiko eta sozial zabal eta berritzailea sortzen ere aritu gara, dogmatismoaren eta politizismoaren fribolitatearen aurrean geratzen ez den mugimendua, hain zuzen ere.

 

Orain, une honetako testuinguru politiko ireki eta aldakorrak trantsizio eta orain arte izan gabeko erantzukizun ins­tituzionaleko prozesu batean harrapatu gaitu. Garai berria ireki da ezkertiarrontzat eta ezinbestekoa dugu barnera begirako hausnarketa egitea.

 

Berrikuntza lan honen xedea giza baliabideak dira, batez ere, gizarte ekintza eta barne egitura. Merezi duten balore sendoak dituen gune politikoa gara, geure asmatzeak eta huts egiteak gora behera, oso historia interesgarrikoa da

 

Gure oinarri politikoak, urteetako kalitatezko hausnarketen eta eztabaiden bidez eraikiak, baliagarriak dira ziklo berri honi aurre egiteko. Zalantzarik gabe, gaurkotu, argitu eta egokitu beharko ditugu, baina balio digute. Hortan ere gabiltza aldaketaren alde ezkertiarra sendotu nahi dugunok.

 



batzarre
inicio
conócenos
noticias
documentos
representación
enlaces
euskera
contacta
facebook
twitter
youtube
creative commons
BATZARRE    C/Navarrería 15-1ºC   I   31001 Iruña   I   Tfno. 948 224 757   I   batzarre@batzarre.org