LA IZQUIERDA VASQUISTA DE NAVARRA
BEHARREZKO AHOTSA
twitter  facebook
eu es
Frankismoan lapurtutako haurrak
23-02-2017
COMPARTIR:   twitter  facebook

Ikaragarria frankismoan lapurtutako haurren kasuak. Hunkigarria beraien bizipenak entzutea. Nafarroan 200 kasu inguru daudela esan dute familia hauen elkartea.

 

Ikaragarria da gaur egun ama biologiko batek bere seme-alabaren bila ibiltzea, ikaragarria seme-alaba batek bere familiaren zain egotea.

 

 Horregatik erakundeek eta gizarteak gai honi aurre egin behar diogu, behingoz. Frankistek, bere erlijioa, bere moralitatea, bere eskemak lapurtu zuten sokak berriz ere lotu dezagun momentua heldu da.

 

Nafarroak, beste erkidegoetan bezala, ospitale publikoetan zein pribatuetan eman ziren lapurketak pairatu zuen. Kasu gehienetan egiteko era berdina zen, gezurrekin eta iruzurrarekin ama nahasten zuten, gorpua ezkutatu eta normalean aberatsa zen familia bati eman.

 

Nafarroa berriz aitzindaria izan daiteke, aurkeztutako legea aurrera joan ez gero estatuan dagoen lehena izango delako. Goazen ba bide hori irekitzera.

 



batzarre
inicio
conócenos
noticias
documentos
representación
enlaces
euskera
contacta
facebook
twitter
youtube
creative commons
BATZARRE    C/Navarrería 15-1ºC   I   31001 Iruña   I   Tfno. 948 224 757   I   batzarre@batzarre.org