LA IZQUIERDA VASQUISTA DE NAVARRA
BEHARREZKO AHOTSA
twitter  facebook
eu es
Karlismoaren museoa
09-02-2017
COMPARTIR:   twitter  facebook

Karlistak berriz gaurkotasunean, txapela gorria dena nahasten. Ez da ulertzen 36koa karlismorik gabe. Beraiek egon ziren emakume errepublikarzaleak bortxatzen, beraiek fusilak hartu zituzten eta beraiek tiroa bota zuten. Beraiek bakarrik?, ez falangistak ere bazeuden. Baina gehiengoa karlismoak zuen.

 

Badakit nafarron askoren aitonak karlistak zirela, bai eta?, zergatik hain beste kostatzen zaigu gure historiara begietara begiratzen. Askotan oroitzapen partikularrak salbatu nahian, karlismoa barkatzen dugu.

 

Nazka ematen du karlismoaren museoan 36ko errepresioari buruz ezer ez esatea. Eta nazka ematen du batzuen jarrera karlismoarekiko.

 

Museoa duen laguntza batzordean kolpe militarra oraindik justifikatzen dutenak daude, lasai lasai, eta jasangaitza da egoera hori.

 

Nafarroa berriz ere kate karlistaren menpe, aitortu ezinik karlismoa ideologia bezala, garai guztietan, niretzako dauden balore negatiboenak irudikatzen duela, aberria, jaungoikoa eta lege zaharra lelopean askatasuna eta berdintasunaren aurkako jarreraren ikurra dela azpimarratzea behar osasuntsua da.

 



batzarre
azala
ezagut gaitzazu
berriak
dokumentuak
ordezkaritza
estekak
euskera
harremanetan jarri
facebook
twitter
youtube
creative commons
BATZARRE    C/Navarrería 15-1ºC   I   31001 Iruña   I   Tfno. 948 224 757   I   batzarre@batzarre.org